Jakinarazten dizuegu Euskal Aire Kirol Federazioaren (EAKF) Gardentasun Atarian jada ikusgai dagoela joan den 2026ko otsailaren 28an ospatutako Ohiko Batzar Orokorraren akta.
Dokumentu honetan Batzarrak hartutako erabaki nagusiak jasotzen dira.
Gure estatutuek eta Euskadiko Kirol Legeak ezartzen duten publizitate- eta gardentasun-printzipioei jarraituz, interesdun guztiek kontsulta dezakete agiri hau atal honetan: DOKUMENTAZIOA > GARDENTASUNA.