ISTRIPU ASEGURUAREN INFORMAZIOA

NORA JOAN?

EUSKADI (LARRIALDIAK): Osakidetza. Mutuari abisatu gabe.

 

EUSKADItik kanpo / NAZIONALA: 91 290 80 75 telefonoan Mutua abisatu.

 

LARRIALDIA: Gertuen dagoen ospitalea. Larrialdizko artapenaren ondoren 91 290 80 75 telefonora deitu.

TRAMITEAK:

    1. Istripua izan duenak aseguru etxera deitu behar du istripuaz informatu, baimena lortu (autorizazioa) eta expediente zenbakia.
    2. Istripua izan duenak “DATOS DEL LESIONADO” beteko du.
    3. Klubak gertaeraren zehaztapenak baieztatuko ditu, urgentzietara joan den, eta abar. Istripua izan duenaren firma. Klubak zigilurik ez.
    4. Klubak istripu partearen dokumentua Federaziora bidaliko du eakf@eakf.net helbidera
    5. Federazioak sinatu eta zigilua jarriko dio eta aseguru etxera bidaliko du korreo elektronikoz.
    6. NMSk istripu partearen atal guztiei oniritzia emango die eta hemendik aurrerra harremana istripua izan duen federatuaren eta aseguru etxearen artekoa izango da.

HARREMANETARAKO:

91 290 80 75 Ast-Or 8-20h

900 90 97 66 24h / 365 

accidentesdeportivos@nuevamutuasanitaria.es

Federazioaren ISTRIPU poliza: 000/307
Istripu konpainia: Nueva Mutua Sanitaria

ASEGURU POLIZEN INFORMAZIO OSOA:  www.eakf.net/seguros

Erantzukizun zibileko asegurua

ISTRIPU KASUAN NOLA JOKATU

Arreta telefonoa: 952 249 982

Erantzukizun zibileko poliza  ESDV2103537

Erantzukizun zibileko konpainia Mic insurance

PAUSUAK:

  • Kaltea eragin diogunarekin telefonoa, datuak elkartrukatu.
  • Zure Klubarekin harremanetan jarri eta Erantzukizun Zibileko istripu partea bete. Erantzukizun zibileko PARTEA hemen
  • Dokumentua eakf@eakf.net  helbidera bidali; Federazioak sinatu eta zigilua jarriko dio.
  • Korreo elektronikoz aseguru etxeari bidali.