EUSKAL AIRE KIROL FEDERAZIOKO 2026ko
OHIKO BATZAR OROKORRERAKO DEIA
Bilbon, 2026ko otsailaren 12an
EAKFren estatutuetan xedatutakoaren arabera, honen bidez ohiko Batzar Nagusira deitzen zaituztet. Batzarra datorren otsailaren 28an izango da, 10:00etan lehen deialdian, eta 10:30ean bigarren deialdian, Bilbon, honako gai-zerrenda landuko dugularik:
GAI ZERRENDA:
1.- Aurreko akta onartzea, hala badagokio
2.- Lehendakariaren txostena
3.- 2025eko Balantze Ekonomikoa
4.- Aseguruak eta lizentziak 2026
5.- 2026ko aurrekontua
6.- 2026ko Jardueren egutegia
7.- Galde-eskariak
LEKUAREN XEHETASUNAK:
Miribillako Pabiloia, Bilboko Kirol Etxea, Martin Barua Picaza 27 zk., Beheko Solairuko Erabilera Anitzeko Aretoan izango da. Inguruak aparkatzeko aukera handiak ditu.
OHARRAK:
1.- Batzarkide orok gai-zerrendan punturen bat sartu nahi balu jakinarazi diezagula.
2.- Batzarkide guztien emailak ez daudenez, Lurraldeetako lehendakariei eskatzen zaie deialdi hau ahalik eta gehien zabal dezaten beraien Batzarrean.
3.- Deialdi hau Federazioaren web orrian argitaratuko da.
GARRANTZITSUA:
Batzarreko kideak bakarrik joan ahal izango dira Batzarrera.
Batzarrera Zuzendaritza Batzordeko kideak eta lehendakariak gonbidatutako pertsonak joan ahal izango dira, hitz egiteko eskubidearkein, baina botorik gabe. 2025eko Hauteskunde Araudiaren 20. Artikuluaren arabera, ondoko klubek osatzen dute batzarra:
AIREKO KIROLEN EPA KLUBA
C. DEPORTIVO AIRETIK SOPELANA
CLUB DE DEPORTES AÉREOS AIR WORKS
Club de Deportes Aereos RC Nervión
CORMORAN PARAPENTE KLUBA
CLUB DEPORTES AEREOS CONDOR
URDUÑAKO HEGOAK KIROL ELKARTEA
Gasteizko aeromodelismo kluba
Debagoieneko Amillena Aire Kirol Taldie
IPARAIR PARAPENTE TALDEA
LARRANO PARAPENTE TALDEA
OSTARGI PARAPENTEA
CLUB AEROMODELISMO BIZKAIA
Bertan elkar ikusiko dugulakoan, ondo izan,