Dakizuen bezala, 2024. urtearen amaierako batzarrean, urrats garrantzitsua eman genuen gure PARAPENTEAren praktikan segurtasun-maila igotzeko, RFAEren Parapentearen Araudi Orokor berriari atxiki ginenean. Bide horretan, eta APPIren eskutik, ekainean Donostian eta Bilbon arrakasta izan zuten Segurtasun Clinicak bultzatu ditugu.
RFAE Ziurtagiria Lortzeko Gida
Clinic-era joan zineten guztientzat eta oraindik joateko aukera duzuenontzat, zuen ziurtagiria lortzeko prozesua zehatz-mehatz azaltzen dizuegu:
- Segurtasun Clinic batetara joatea: Ekainean ezin izan bazenuen joan, ez kezkatu. Aukera berri bat izango duzu Nafarroako Federazioak (FNDA) azaroaren amaieran antolatuko duen Segurtasun Clinic-era joateko.
- APPIren webgunean izena ematea: Sartu bere online plataforman eta osatu zure profil pertsonala, datu guztiekin.
- Workshop-ean izena ematea: Behin izena emanda, ziurtagiri prozesuan izena eman beharko duzu, workshop izenekoan.
- Zure dokumentazioa erantsi: Igo pilotu-tituluaren kopia bat.
- Segurtasun protokoloa: Idatzi eta erantsi BESAFE prozeduran oinarritutako protokolo pertsonal bat. Funtsezko urratsa da segurtasun kontzeptuak barneratzeko.
- Zure hegaldiak igo: Erabili plataformako flightlog-a egindako hegaldiak erregistratzeko, igotzeko.
- APPI autoebaluazioak (aukerakoa): Nahiz eta derrigorrezko urratsa ez izan, biziki gomendatzen dizugu eskuragarri dauden autoebaluazioak egitea. Zure ezagutzak berrikusteko eta finkatzeko modu bikaina baita.
Lotura honetan [PDF] pausoz pauso ARGIBIDE ZEHATZAK jarraitu ahal izango dituzu.
GARRANTZITSUA: Ziurtagiri hau jaulki/lortu nahi duenak 23 euroko ordainketa egin beharko du APPI plataforman bertan. Ondoren, plataformara, prestakuntza-planetara eta etorkizuneko ziurtagirietara sartzen jarraitu nahi bazenu, urteko kuota 27 eurotakoa da.
Prozesu honek gure kolektibo osoan segurtasun-maila handiagoa lortzen lagunduko duela espero dugu.