Federazioa

Zer da EAKF?

EAKF Euskal Aire Kirol Federazioa da.

Euskadiko aire-kirolen zale amorratuak gara, imajina dezakezun bezala!

Egiten dugun guztia irabazi asmorik gabe egiten dugu, kirol zoragarri hauekiko maitasun hutsez.

Gure misioa, sortu ginenetik, gure herrian aire-kirola sustatzea, praktika onenei buruz informatzea eta kirol horiek baldintza eta ingurune seguruetan eta araudiaren arabera praktikatzen direla ziurtatzea da.

Nork osatzen dugu EAKF?

400dik gorako kirol federatuak gara; aire kirol zale amorratuak, espezialitate guztietakoak

  • LARRANO PARAPENTE TALDEA
  • IPARAIR PARAPENTE TALDEA
  • Club Aeromodelismo Bizkaia
  • Club de Deportes Aereos RC Nervión
  • CLUB GOGOR DE AEROMODELISMO
  • C. DEPORTIVO AIRETIK SOPELANA
  • CLUB DEPORTIVO DEPORTES AEREOS ALAS DE ORDUÑA
  • AIREKO KIROLEN EPA KLUBA
  • URDUÑAKO GOROBEL AIRE KIROL KLUBA
  • CLUB DE DEPORTES AÉREOS AIR WORKS
  • CLUB DEPORTIVO IPARAPENTE
  • CLUB DE PARAPENTE CORMORAN
  • Club vitoria de aeromodelismo
  • CLUB DEPORTES AEREOS CONDOR
  • Club de deportes aéreos ENARA GASTEIZ
  • AEROMODELISMO RADIO CONTROL ALBATROS
  • Debagoieneko Amillena Aire Kirol Taldie
  • Delta Club Haize
  • DONOSTIAKO MANTANGORRI A.K.E.
  • OSTARGI PARAPENTE

ZUZENDARITZA BATZORDEA:

Jon Arruti


Lehendakaria eta PARAPENTE espezialitatearen ordezkaria

J.A. Lejarza


LEHENDAKARIORDEA eta AEROMODELISMOko ordezkaria

Chema Cortés


IDAZKARIA eta DIRUZAINA

Marta Soto


BERDINTASUN ordezkaria

Jose Pedro Achiaga


BIZKAIko lurralde-ordezkaria

Victor Pérex


ARABAko lurralde-ordezkaria

Iñigo Martinez


GIPUZKOAko lurralde-ordezkaria

AHOLKULARIAK:

Ramón Garate


PARAXUTISMOko ordezkaria

Iñaki Arrizabalaga


DELTA HEGALeko ordezkaria

Zer kirol espezialitate biltzen ditu EAKFk?

Egizu hegaz gurekin

Gure burua oso zortekotzat daukagu

Edertasun paregabeko komunitate bateko kide gara. Eta guk, hegaz egitearen maitaleok, paisaia horiez ikuspegi bakar batetik goza dezakegu, gutxik miresten duten ikuspegi batetik, alegia. Horregatik, EAKFtik ahal dugun guztia egiten dugu gure lurrean aireko kirolak sustatzeko, belaunaldi berriei ezagutarazteko eta kirol horiek praktikatzen laguntzeko, bai hasiberriei, bai eliteko kirolariei.

Aire Kirolen Euskal Federazioarekin hegan egitea beti babestua sentitzea da. Zure zalantzak argitzen ditugu, gidatu egiten zaitugu, informazio eguneratua eskaintzen dizugu eta ahal dugun guztia egiten dugu, zure kirol gogokoenaz gozatzean seguru senti zaitezen.

Aire Kirolen Euskal Federazioarekin hegan egitean beti babestua sentituko zara. Zure zalantzak argituko ditugu, gidatu egingo zaitugu, informazio eguneratua eskainieta ahal dugun guztia egin, zure kirol gogokoenaz gozatzean seguru senti zaitezen.