Urtero bezala, aurten ere Espainiako Txapelketan eta Espainiako Ligan lehiatu duten EAKF-ko kirolari federatuek diru-laguntza bat eskatzeko aukera izango dute. Laguntza hauen helburua lehiaketa hauetan izandako gastuen zati bat arintzea da. Horretaz gain, SIV ikastaroren bat egin baduzue 2025. urtean, laguntza ekonomikoa ere jasoko duzue.

Nola eskatu? 

Laguntza eskatzeko, beharrezko dokumentazio guztia posta elektronikoz bidali behar duzue Federaziora, helbide honetara: eakf@eakf.net.

Baldintzak eta beharrezko dokumentazioa 

Eskaera onartua izan dadin, honako agiri hauek bidali behar dira, zerrendako ordena mantenduz:

  • Datu pertsonalak: Izen-abizenak eta kontu korrontearen zenbakia.
  • Parte-hartzearen egiaztagiria: Ligan edo Espainiako Txapelketan parte hartu izanaren agiri ofiziala (adibidez, amaierako sailkapena).
  • Babeslearen aipamena: Aipatutako sailkapen ofizialean, EAKF (edo FVDA) federazioaren izena babesle gisa argi eta garbi agertzea.
  • Izen-ematearen ordainagiria: Lehiaketan izena emateko ordainketa egin izanaren agiri ofiziala.

Dokumentu guztiak urriaren 31 baino lehen bidali behar dira.

Edozein zalantza edo argibideetarako, jarri harremanetan gurekin aipatutako posta elektronikoaren bidez.