Baieztatuta!

ORDUA: 8:30h

NON: Atxarteko harrobian

Brisa sartu aurretik bertaratzea aholkatzen da. Ez berandutu!

Dakizuen bezala, 2026 honetan EAKFren helburua da inor ez dadila denboraldia hasi bere larrialdi paraxutaren erauzketa-sistema probatu gabe.

Aurten, gainera, ergonomia probatzeko gune espezifiko bat gaituko dugu. Beamer edo Rogallo motako paraxut zuzengarri bat (dirigible) erabiliz gero, aginteetara ondo iristen zareten egiaztatzea nahi dugu. Izan ere, uste da, eserleku modeloaren eta kirolariaren tailaren arabera, balitekeela aginteak eskuen irismenetik kanpo geratzea tentsio-egoera batean. Ez utzi egiaztapen hori airean zauden lehen aldirako.

Lekua: Atxarteko harrobia.

Atxarteko harrobian elkar ikusiko garelakoan!

ANIMATU ZAITEZTE bertaratzera!