Azken saiakera!
Dakizuen bezala, 2026 honetan EAKFren helburua da inor ez dadila denboraldia hasi bere larrialdi paraxutaren erauzketa-sistema probatu gabe. Hala ere, negu kaskarra izaten ari da azken asteotan eta borraskek ez digute etenik eman.
Baina ez dugu amore emango. Azken saiakera bat egingo dugu otsailaren 21ean EDO 22an. Hatzak gurutzatuko ditugu oraingoan eguraldiak lagun gaitzan eta Atxarteko harrobian elkar ikusi ahal izateko.
Aurten, gainera, ergonomia probatzeko gune espezifiko bat gaituko dugu. Beamer edo Rogallo motako paraxut zuzengarri bat (dirigible) erabiliz gero, aginteetara ondo iristen zareten egiaztatzea nahi dugu. Izan ere, uste da, eserleku modeloaren eta kirolariaren tailaren arabera, balitekeela aginteak eskuen irismenetik kanpo geratzea tentsio-egoera batean. Ez utzi egiaztapen hori airean zauden lehen aldirako.
Lekua: Atxarteko harrobia.
Nola jokatuko dugu?
- Baieztapena: Aurreko ostegunean (otsailaren 19an) ziurtatuko dugu egun zehatza eta behin betiko ordutegia, bide honetatik eta lurralde-federazioei (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba) nahiz klub guztiei bidalitako posta elektroniko bidez.
- Ohar garrantzitsua: Ekaitzek jarraitzen badute eta egun horietarako eguraldiak ezegonkor jarraitzen badu, jardunaldia behin betiko bertan behera geratuko da eta, zoritxarrez, aurten ez da saiakera gehiagorik egongo.

ANIMATU ZAITEZTE bertaratzera!