Hasiera batean maiatzaren 9rako eta 10erako aurreikusita zegoen Euskadiko Hike & Fly Txapelketa atzeratu egin da, eguraldi txarra zela eta, proba segurtasunez egitea ezinezkoa baitzen.
Azkenean, lehiaketa maiatzaren 30ean eta 31n ospatuko da, antolatzaileek aurreikusitako formatu eta programazio berarekin.
Era berean, izena emateko epea zabalik dago oraindik, beraz, hasiera batean izena ematerik izan ez zutenek parte hartzeko aukera izango dute. Formularioaren bidez egin daiteke
Amillena klubak parte-hartzaile eta laguntzaile guztiei erakutsitako ulermenagatik eskerrak eman nahi dizkie, eta data berrian baldintza egokiez gozatzeko aukera izatea espero dute.