Badugu data eta lekua denboraldiari merezi duen amaiera emateko! Azaroaren 7an Agurainen elkartuko gara XContest Euskadi sari-banaketa ospatzeko eta denboraldi honetan gure hegaldi-guneetan kilometroak eta kilometroak egin dituzten pilotuak omentzeko.

Denboraldi historikoa: 11 pilotu 100 km-tik gora
Aurtengo maila handiko denboraldia izan da! 11 pilotuk gainditu dute 100 kilometroko langa gure zeruetan. Argi geratu da gure hegaldi-eremuaren potentziala izugarria dela, nahiz eta egunero aire-espazioaren muga eta murrizketa konplexuei aurre egin behar diegun.
Aurtengo cross erregeak:
Sailkapen Nagusia
🥇 Mattin Iñiguez: Lehenengo postua lortu du denboraldi ikusgarria osatu ondoren, 100 km-tik gorako 4 hegaldi eginez. 200 kilometroen muga preziatua hurbil izan du bi hegalditan: 185 km eta 174 km-ko distantziak osatu ditu Genevillatik eta Ezkaurretik irtenez
🥈 Mikel Arbulu: Oso merrituzko bigarren postua, Arangoititik irtenda 127 km-ko hegaldi bikaina nabarmenduz.
🥉 Jose Felix Hormaetxe: Nagusiaren podioa osatzen du Herreratik egindako 119 km-ko hegaldi handi batekin; eremu honek berriro ere eskaintzen dituen ibilbide-auker handiak erakutsi ditu.
🥇 Standard Kategoria – Raul Roncal: Sailkapenaren gailurrera iritsi da, teknika bikaina erakusten, EN-B parapente batekin Arangoititik 119 km eginez.
🥇 Tandem Kategoria – Ander Lasa: Urtez urte biplazan ere oso urrun hegan egin daitekeela erakusten jarraitzen du, konpainian hegaldi handi eta ederrak eginez.
Zorionak irabazleei, eta txalo zaparrada bat denboraldi honetan zuen hegaldiak plataformara igo dituzuen guztioi! Zuei esker, euskal parapenteak hazten eta gero eta gorago hegan egiten jarraitzen du.
Zurekin kontatu ahal izateko, ez ahaztu lehenbailehen izena ematea INSKRIPZIO FORMULARIOAN!