Datorren azaroaren 27an, ostiralean, Euskal Parapente Eskolak distantziako hegaldiak edo Cross Country (XC) prestatzeari buruzko hitzaldia emango du.

José Félix Hormaetxek distantziako hegaldi bat egin aurretik kontuan izan behar duguna azalduko digu. Eguraldi-iragarpena nola begiratu eta ulertu, eta ibilbidea prestatzeko zer aplikazio eta tresna erabil ditzakegun azalduko du.

Ikasteko, zalantzak argitzeko eta gure hegaldiak hobeto prestatzeko baliabide berriak ezagutzeko aukera izango da.

Jarduera 18:00etan izango da, eta edonorentzat irekita egongo da. Sarrera doakoa izango da.

Jardueraren informazioa:

Eguna: azaroaren 27a, ostirala.
Ordua: 18:00.
Lekua: Euskal Parapente Eskola, Errotatxu industrialdea, C6 pabiloia, 48993 Getxo.
Sarrera: doakoa eta edonorentzat irekia.