
Euskal pilotuek euren maila erakutsi zuten 2026ko Espainiako Parapente Cross Country (XC) Txapelketan, irailaren 13tik 19ra Algodonalesen (Cádiz) jokatu zena. Lehiaketak goi-mailako estatuko eta atzerriko pilotuak bildu zituen. Guztira lau lehiaketa-egun izan ziren, 53 eta 94 kilometro arteko probekin.
Espainiako Txapelketako sailkapenean, Marcos Sancho Fernándezek lortu zuen garaipena gizonezkoen kategoria orokorrean. Emakumezkoetan, berriz, Sofía Rebollo izan zen Espainiako txapelduna.
Euskal pilotuen artean, Iván Castro Villateren lana azpimarratu behar da. Bigarren postu bikaina lortu zuen Espainiako Txapelketako Serial kategorian. Emaitza honek Ivanen maila handia berresten du eta kategoria honetako pilotu onenen artean kokatu du.

Guztira, Euskadiko zazpi pilotuk hartu zuten parte eta bostgarren postua lortu zuten autonomia erkidegoen arteko sailkapenean. Aurten, ohiko euskal pilotu batzuen falta nabaritu da, eta haien parte-hartzeak gehiago indartuko zukeen Euskadiren presentzia. Hala ere, lortutako emaitzak argi uzten du gure kirolarien maila ona eta euskal parapentearen une ona.
Algodonaleseko txapelketak baldintza zorrotzak eta hegan egiteko aukera bikainak eskaini zituen. Lau jardunaldietan zehar, ibilbideek pilotuen estrategia, teknika eta egokitzeko gaitasuna jarri zituzten proban.
Euskadiko Aire Kirolen Federaziotik zorionak eman nahi dizkiegu parte hartu duten pilotu guztiei, eta bereziki Iván Castro Villateri, Serial kategorian lortutako bigarren postu bikain horregatik. Zorionak!