
Euskal Aire Kirol Federaziotik (EAKF • FVDA) pozik jakinarazten dizuegu gure Telegram kanal ofizial berria martxan jarri dugula. Ekimen honen bidez, komunikazioa hobetu eta informazio-zerbitzu zuzenagoa, azkarragoa eta eskuragarriagoa eskaini nahi diegu federatuta dauden guztiei, klub, teknikari, epaile eta herritarrei.
Kanal berri honen bidez, honako hauek jasoko dituzue:
- Federazioko albisteak eta gaurkotasuna: Euskadin aire-kirolen garapenari buruzko azken berriak.
- Deialdiak eta ekitaldiak: Txapelketen, jardunaldi teknikoen, prestakuntza-ikastaroen eta garrantzizko bileren informazio ofiziala.
- Laguntzak eta diru-laguntzak: Deialdi publikoen epeen irekierari eta baldintzei buruzko oharrak.
- Segurtasuna eta araudia: Hegaldiaren segurtasunari eta lege-aldaketei buruzko intereseko komunikatuak.
- Intereseko beste informazio bat: Euskal aire-kirolen komunitatearentzat garrantzitsua den beste edozein gai.
Federazioko jardueren berri uneoro izateko kanalera batzera animatzen zaituztegu. Honako esteka honen bidez sar zaitezkete:
👉 EAKF • FVDA-ren Kanal Ofiziala Telegramen edo lotura honetan labur.eus/eakfkanala
Aurreko estekarekin sartzeko zailtasunik baduzue, Telegramen zuzenean bilatu gaitzakezue “EAKF kanala · FVDA oficial” izenarekin.