Nafarroako Aire Kirolen Federazioak parapenteko segurtasunari buruzko doako Clinic bat deitu du azaroaren 29an Iruñean, RFAEren titulazioen araudi berria ezartzeko prozesuaren baitan. Bertaratzea nahitaezkoa da tituluak baliozkotzeko, eta araudiari buruzko zalantzak argitzeko atal bat egongo da.
Gai honetan bi Federazioen (Nafarroakoa eta Euskadikoa) arteko elkarlan estuari esker, Clinic honetara euskal eta nafar federatuak joan ahal izango dira, nafarrak Euskal Aire Kirol Federazioak ekainean antolatu zuenera joan ahal izan ziren bezala.
Izena emateko formularioa nahiz informazio osoa ondorengo esteka honetan: Nafarroako Clinic-a